Saltar al contenido

Zuzenean

sorkuntzen Galdakaoko plaza

Egitaraua

Sarrerak doan gonbidapenarekin

  • TKEko txarteldegian: ekitaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago.
  • Euskara Zerbitzuan (Torrezabal Kultur Etxeko 2. solairuan) azaroaren 4tik aurrera, astelehenetik ostiralera (8:00-15:00), eta azaroaren 7an baita arratsaldez ere (17:00-19:30).
  • Tel. 944 01 05 40 (e-posta: hezkuntza-euskara@galdakao.eus)

Sortzaileak

Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Webgunea: http://lanku.eus/index.php/emanaldi-berriak/emanaldi-berriak-3/56-emanaldiak/emanaldi-berriak/emanaldi-berriak-helduak/466-amaraun

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ARsJAcYbdwQ

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Era guztietako familientzako ikuskizuna da.

Webgunea: https://mariedejongh.com/eu/amour/

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=4wV1_93eHI4

Bertsolaria/ Idazlea / 1990, Berriz

Liburu zenbait:

  • Kokonutt, 2020
  • Basa, 2019

Liburu berriena: elkarargitaletxea.eus/liburuak/kokonutt/
Webgunea: eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Amuriza

Dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogaria / 1972, Elgoibar

Elgoibarko Haritz dantza taldean 18 urterekin hasi zen dantzan eta zenbait urtez aritu zen taldean. Egun Eibarko Kezka dantza taldeko arduradun eta dantzaria da, baina Donostiako Argia dantza-taldean ere aritzen da.

Dantzan elkarteko langilea da eta Dantzagunea egitasmoaren sortzailea.

Doktore tesia: Genero-identitatea Euskal Dantza tradizionalaren eraikuntzan

Webgunea: https://dantzan.eus/kidea/oier

Ilustratzailea. 1980, Zornotza. Egun Galdakaon bizi da.

Liburu zenbait:

  • Ez dakit marrazten, 2021
  • Kokonutt, 2021
  • Ur eta Lur, 2021

Webgunea: http://eidereibar.eus/

Bideoa: youtube.com/watch?v=BQZn1wV60lo

Bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria / 1992, Lasarte-Oria.

Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko kidea da

Liburu zenbait:

  • Ezpainetakoak ( Txakur Gorria )
  • Zirrikituetan. ( 2017, Booktegi )
  • Algara mutilatuak. (Susaren Lisipe bilduma, 2021)
  • Erradikalak ( 2022, Susa / EHAZE )
  • Denboraz ( 2022, Txakur Gorria / Berria )

Webgunea: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ane_Labaka

Abeslaria /  1999, Aia

Diskoak:

Azal berritzen ( 2020, Egileak editore. Mikel Markezekin erdibana )

Hitzekin jolasean ( 2022, Egilea editore )

Webgunea: https://www.badok.eus/euskal-musika/esti-markez

2019an sortu zuten folk taldea da, pandero eta perkusiotik abiatu eta abangoardiara jotzen duena, bai estetikoki eta baita musika aldetik ere. Zazpi partaide ditu, haietako hiru arrasatearrak dira[1] eta gainerakoak Deba, Zarautz, Zizurkil eta Asteasukoak dira. ( iturria, euskarazko wikipedia).

Diskoa: Neomak ( 2022, Airaka ).

Webgunea: https://www.badok.eus/euskal-musika/neomak/neomak

Aktore eta musikaria / 2003, Irun.

Goǃazen telesaileko protagonistetako bat izan da Goǃazen 6.0, Goǃazen 7.0 eta Go!azen 8.0 denboraldietan.

Esti Markezen Hitzekin jolasean diskoan parte hartu du.

Webgunea: https://eu.wikipedia.org/wiki/D%C3%A1nae_Ria%C3%B1o

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren lehen deialdian aukeratutako antzezlana da Trapu zikinak.

Sinopsia: Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz…Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

Helduentzako antzezlana.

Webgunea: https://www.udalbiltza.eus/eu/norgintza/geuretik-sortuak/obrak/antzerki-obrak

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=VFWpn22gzAs

Zer da Sormene

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

  • Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
  • Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
  • Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
  • Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
  • Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.

Sormene
proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Antolatzailea

Bidelagunak

Babesleak

Sarean

Sormene baita ere: