Saltar al contenido

2022ko Udaberriko Edizioa

2022ko apirilak 6tik - maiatzaren 27ra ospatutakoa

Egitaraua

Sortzaileak

Txistuari Galdakaoko kultur-bizitzaren erreferente gisa eustea eta tresna hori sustatzea, gerriko kultura eta gizartea dinamizatzeko eragile aktiboa izatea,  euskal kultura Galdakaon bultzatzea eta galdakaoko txistularien musika-gaitasunen garapena ahalbidetzea ditu helburutzat Ad Libitumek

Bideoa

https://youtu.be/JMj_9axy0co

Euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an. Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.

2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.

LANAK

Itzulpenak

  • Galtzea metodo kontua da (jatorrizko izenburua: Perder es cuestión de metodo) ( 2004, Txalaparta argitaletxea)

Poesia kolaborazioak

Hatsa Elkartearen Hatsaren poesia olerki bilduman parte hartzen du 2001etik

Poesia liburuak

  • MAIA URROZ, Ainara. Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak, Maiatz argitaletxea, Baiona, 2012.
  • MAIA URROZ, Ainara. Muxuak ( Zortziko argitaletxea, Angelu, 2018.

Eleberriak: haur eta gazte literatura

  • MAIA URROZ, Ainara. Igandeak Interneteko artxiboa. ePub. Egile editore. Irun. 2015.
  • MAIA URROZ, Ainara. Oroiminezko Igandeak. Dakit argitaletxea, Zarautz, 2020.

Narrazioak

  • MAIA URROZ, Ainara. Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta. Maiatz argitaletxea. Baiona. 2019.

Idazlea, anarkista, euskalduna, itzultzailea, musikari nahia, semea, neba, osaba, adiskidea, lotsatia, lotsabakoa, ikaslea, irakurlea, alferra, burugogorra, hitzontzia, sukaldaria, etxeko “gizona”… Zerk definitzen du pertsona bat? Batek daki. Zer eta nor naiz, beraz? Ezagutzen nauen bakoitzak zerbait esan lezake eta esan daitezkeen denak ez ditut gogoko izango, egia badira ere. Hortaz, zer jarri biografia batean? Datu objektibo batzuk, agian: 1971n jaio nintzela, Begoñan (Bilboko auzoa? errepublika independentea?). Datu subjektiboagoa: bilbotarra bezain mundakarra sentitu naizela beti. Beste datu objektibo bat: Buenos Airesen bost urte eman ondoren, Bermeoko portuari begira nago berriro. Titulu akademiko batzuk ditut eta ikasten jarraitzen dut, gehiena doktrinamendu esparru ofizialetatik kanpo ikasi ere. Batek daki, agian Wikipedian dago egiazko biografia.

LANAK

Eleberriak

Poesia

Bere helburuak dira udalerriko musika-jarduerak sustatu eta garatzea, kultur bizitza dinamizatzea, musikaren bokazioak eta zaletasuna orokorrean sustatzea, musika-tresnak zabaldu, ezagutu eta irakasteko helburu duten ekintza, kontzertu eta, orokorrean, musika-jarduera mota guztiak antolatzea, sustatzea eta burutzea, bereziki musika klasikoa eta euskal musika herrikoia.

Sare sozialak

http://facebook: Da Capo – Galdakaoko  Musika Banda

Bideoa
 https://youtu.be/8IDXvoR6Ozk

BIOGRAFIA

Dukkha Andoainen jaiotako taldea da. Duela sei urte inguru hasi zuen bidea, eta hasieratik melodia, erritmoa eta dantzagarritadunarekin esperimentatzen aritu da. Bere jarrera Rock-ean oinarritu badu ere, Indie eta Funky estiloetaz ere busti da. Azken fase honetan, musikaltasunari eman diote presentzia, sinteei ere lekua eginez. Beren mezuak indibiduoa, gizartea eta sexualitatearen inguruan jarduten dira.

Disko berriaz

Zain diskan gure izaera topatu dugu musikalki zein pertsonalki. Gaztain estudioan hiru abesti egin genituen pop-erako hurbilketa batean. Aldiz, gure benetako soinua bilatu nahian eta pandemiak beharturik, beste lau abesti grabatu genituen. Ahots goxoak eta garrasiak, elektronika eta distorsioa topatuko dituzue diskan. Zain egoteak dakarren ezinegona, norbere mundua eta errealitateaz jarduten da.

Diska hau dikotomia bat da, zu bezala, ni bezala.

Zain diska Ane, Eva, Ruben eta Aimarrek grabatu dugu Gaztain Estudioan eta AKS estudioetan. 2022

Bideoklipak:

Zain https://youtu.be/B4QIhrd9KyU

Harresian https://youtu.be/MK5L2dYyQaM

Inoren Semeak.  https://youtu.be/P7cPyWpAnwo

Sare sozialak

Instagram: Dukkha taldea https://www.instagram.com/dukkhataldea/

Facebook:  https://m.facebook.com/dukkhataldea/

Webgunea: https://dukkhataldea.weebly.com/

2019an eratu zen Formol Laborategia eta geroztik hainbat lan burutu ditu. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duten Gazte Sortzaileak laguntzari esker eta Donostiako Tabakalerako Sortzaileen Gunean lehen egonaldi artistikoa egin ostean, «Maketa» antzerki pieza laburra sortu du, V. Zurrunbilo arte eszeniko garaikideen jaialdian plazaratu dena. Bitarte horretan, Eztena jaialdian egonaldi artistikoa eta egonaldi irteera publikoa gauzatu du. Sormen prozesuan diharduelarik, «Albumak Ikastetxeetan» hezkuntza proiektua abian jarri, EHAZEk argitaratutako «Bidenteak gara» gogoeta liburuan parte hartu eta VI. Zurrunbilo jaialdian profesionalei zuzendutako mahaingurua dinamizatu du. «Album» da kolektiboaren lehen antzezlana.

Formol Laborategia egungo euskal kulturak planteatzen dituen hainbat erronkei heltzeko asmoz jaio zen. Hala izanik, ondorengoak dira konpainiako zeharlerroak:

– Euskal izateari eta, zehatzago, gazteriari buruzko hausnarketa bat burutzea, hots, gure belaunaldiari ahotsa ematea.
_Gazte belaunaldiei zuzenduriko obrak plazaratzea. Belaunaldi berriak antzokietara erakartzea, espazio hauek ere gureak badirela ikusaraztea. Finean, publiko berria sortzea.

– Euskal kulturgintzarekiko dugun erantzukizunari heltzea, gure alea jarriz, euskarazko sorkuntzak herrigintzaren oinarrian daudenaren jakinpean. Gure antzerkiaren jarraikortasuna bermatzea.


– Komunitatea sendotze aldera, euskal sortzaileen arteko sartetzea, elkarlanak abiatzea eta elkarren arteko harremanak sendotzea.

– Antzerki garaikidean murgidu eta poetika eta estetika berriak arakatu eta lantzea. Laborategi moduan gauzatzen den ikerketa eszenikoari lekua ematea.

Album antzezlanaz

Antzezlan honen oinarria sinplea bezain beharrezkoa da: pasa den milurtearen amaieran hazitakoen gaitegia euskal antzerkira ekartzea. Izan ere, badira gaur egungo euskal gazteria osatzen dutenen hainbat kezka kolektibo oraindik oholtzan plazaratu ez direnak.

Nor gara? Zer espero da gutaz? Zein norabidetan daramagu gizartea?

Sinopsia

«Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?

Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak.

Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?

Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Ongi etorri gure kaiolara.»

Bideoa: https://youtu.be/MUBKEQa6OAk

Sardinak gustuko ez dituen santurtziarra naiz, feminista eta idazlea.
Betidanik izan naiz irakurle eta marrazkilari sutsua, baina, nor ez? Hain da ederra literaturak eta arteak erakusten duten mundua! Horregatik, sormen-ekoizlea bihurtu naiz, hala nola, idazmen eta literatur tailerrak bideratuz zein komiki eta zientzia fikziozko eleberriak sortuz. Denonartean argitaletxe naparrarekin kaleratu ditut lan guztiak, eta Santurtzin zein Bilbon ematen ditut tailerrak.

LANAK

Eleberrigintza

  • Izadia (2018, Denonartean)
  • Geun (2019, Denonartean)

Haur literatura

  • Nola egiten dute dortokek? (2015, Denonartean)
  • Kemena (2017, Denonartean)

Narrazioa

  • Hamazpigarrenean aidanez, bilduma kolektiboa. ( Geuretik Sortuak, 2022 )

Biografia

2019an Amagoia Aiestaran eta Anabel Toralen arteko harremanaren ondorioz sortutakoa taldea da. Hasiera batean intimitatean presiorik gabe abestiak sortzen joan, eta bakoitza bere instrumentuaren explorazioan ibili ziren, soinu pertsonal baten bila. 2020 urtearen bukaeran Maialen Aiestaran batu zen, taldea finkatu eta GILDA hirukotea sortu zen. 2021ean diskoaren grabaketari ekin eta “Egin Albora” izeneko 8 abestiko bilduma kaleratu dute 2022ko apirilean.

Disko berriaz

Egin Albora 2022ko urtarrilean Donostian grabatutako abesti bilduma da. Ordura arte izandako ideia zein hausnarketa partekatu eta ukigarri bihurtzeko asmoz kaleratutako lana da. Abestietan, feminismoa eta emakumearen ikuspuntua abiapuntu dira, egunerokotasunean gertatzen direnak naturaltasunez jorratzen dituztelarik. Soinu melodikoen eta punk ukituen nahasketen bitartez, irudi gordin eta, era berean, atsegin bat azaleratzen da.

Amagoia Aiestaran: baxua eta ahotsa

Anabel Toral: gitarra eta ahotsak

Maialen Aiestaran: bateria eta ahotsak

Grabaketa: Beñat Antxustegi

Diskoko ilustrazioak: Arantxa Alustiza

Argazkiak: Nerea Saldias

Sare sozialak

https://baliodute.eus/gilda

https://www.instagram.com/gilda

Biografia

Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan,Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu, sorkuntzari engaiatua erabat 14 urterekin estreinakoz oholtza gainera igo zenetik. Hainbat sorkuntza proiektuetan ibili ondoren 2021. urtean Islabat proiektu kontzeptuala jartzen du martxan. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluzten dituena. Zuzeneko emanaldietarako bere betiko lagunak izango ditu musika bidaide: Andoni Alonso (bateria), Jesus Jimenez (klarinetea, gitarra eta sinteak) eta Aitzol Mujika (baxua).

Disko berriaz

2022ko martxoan (K)ito deitutako lehenengo diska plazaratzen du Islabat taldeak. Patxadaz eta mimo handiz etxean ehundutako diska kontzeptuala hain zuzen ere. Rocketik eta iluntasunetik edaten duen proposamen sailkaezina, intentsitatearekin jolasean eta ñabarduraz betea. Silvia Hernandez musikaria eta Josu Erviti ekoizleraekin batera lan berezi eta pertsonal hau elegantziaz jantzi du taldeak. Doinu eta hitzetan sortzaile diren hainbat lagunen argi printzak ere badaude, hala-nola, Iban Urizar ’Amorante’, Xabier Agirre ‘NI’, Unai Villena, Goizane Aizpurua, Iker Olabarrieta, Eneko Iztueta, Jon Villate…

Erraietatik sortu eta ilunetik argira doan bidaia, isla bakar batean hamaika egonezin islatzen dituena, baltsamo emozionala sortzaile eta entzuleentzat.

Estekak

Bideoklipa maiatzaren 12an publikatuko dugu baina bitartean abesti honen montaia daukagu: https://youtu.be/9EjOiXQUS10

Taldearen web orria: https://www.islabat.net/  

Sare sozialak:

Euskal filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1987. urteaz geroztik, Tolosako udal liburutegiko arduraduna da.
Literaturaren genero ezberdinak landu ditu: poesia, narrazio laburra, haurrentzako ipuingintza, antzerkia eta eritzi artikulugintza (90. hamarkadaren erdialdetik asteroko zutabea idazten du Diario Vasco egunkarian).
Poesia

  • Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar).
  • Apunte eta ahanzturak (1993, Kutxa Fundazioa).
  • Euriaren eskuak (1995, Alberdania).
  • Eguzkia ateri (2001, Egilea editore).
  • Inoiz izan ez garenotan (2002, Alberdania).
  • XX. mendeko poesia kaierak – Karlos Linazasoro (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa.
  • Denbora aleak (2005, Pamiela).
  • Etxe hutsean (2009, Alberdania).
  • Gaur orain da betiko (2010, Erein).
  • Hamazazpikotan (2010, Elkar).
  • Ezer gehiago behar gabe (2012, Pamiela).
  • Alferrik ez balitz (2014, Elkar).
  • Zerua beti beherago dago (2016, Utriusque Vasconiae).
  • Lurra bere erro gorrira (2018, Balea Zuria).

Poesia – haur literatura

  • Kartapazioko poemak (1998, Ibaizabal): Juan Kruz Igerabidekin batera Igerasoro ezizenez.
  • Hamabi titare (1999, Aizkorri).
  • Zein beste mundukoa (2008, Elkar).
  • Bat- batean krispetak (2011, Alberdania).
  • A zer lau elementu! (2013, Pamiela).

Narrazioa

  • Eldarnioak (1991, Erein).
  • Ipuin arriskutsuak (1994, Erein).
  • Zer gerta ere (1994, Alberdania).
  • Gret (1998, Kutxa).
  • Ez balego beste mundurik (2000, Alberdania).
  • Ipuin errotikoak (2001, Alberdania).
  • Glosolaliak eta beste (2004, Alberdania).
  • Mendekuaren graziaz (2004, Erein).
  • Bestiarioa. Hilerrikoiak (2006, Elkar).
  • Diotenez (2007, Erein).
  • Gizakiaren minak (2010, Erein).
  • Apenas (2012, Utriusque Vasconiae).
  • Trilogoa hiperlaburra (2016, Elkar).
  • Samuel eta Slawo (2022, Alberdania).

Nobela

  • Altzeta (1996, Alberdania).
  • Itoko dira berriak (2003, Alberdania).
  • Urperatze handia (2009, Elkar).
  • Udalbatza bahituaren kasu pollita (2011, Elkar).
  • Bertan goxo (2012, Elkar).
  • Versus (2013, Elkar).
  • 6012 (2018, Erein).[2]
  • Hik ez dakik zen den beldurra (2019, Erein).

Antzerkia

  • Burdindena (1998, Euskaltzaindia – BBK).

Haur eta gazte literatura

  • Besterik gabe, Albina (1991, Ibaizabal).
  • Altzeta (1996, Alberdania).
  • Gau, gau, gau (1997, SM): Juan Kruz Igerabide, Igerasoro ezizenez.
  • Oihan txiki baina txukun batean (1999, Aizkorri).
  • Hugo (2000, Aizkorri).
  • Bota gorriak (2000, Anaya-Haritza).
  • Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar).
  • Franti (2002, Edebé).
  • Lau ipuin matteomigliar (2005, Elkar): Jokin Mitxelenarekin batera.
  • Etzi (2007, Elkar).
  • Nuvolari plaza (2011, Erein).
  • A zer lau elementu! (2013, Pamiela).
  • Tripoli doktorea] (2013, Elkar).

Antologia

  • XX. mendeko poesia kaierak (2002, Susa).

Aforismoa

  • Isiltasunaren adabakiak (2003, Pamiela).
  • Beti eder dena (2006, Erein).
  • Esan gabe doaz (2009, Utriusque Vasconiae).
  • Alferrik ez balitz (2014, Elkar)

Erregaia da Zarautz eta Oñatiko musikariak bildu dituen proiektuaren lehenengo lan luzearen titulua. Ibilbide zabaleko laukoteak hamar kantuko diskoa ondu du bere estreineko lanean. Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesarekin sortu da Keia: Egoitz Olalde baterian, Iñigo Ibarrondo baxuan eta Iker Martinez de Zuazo gitarran. Besteak beste, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Zingira, Lenao edo Amonal taldeetan aritutakoak.

“Keia edo kea bada nonbaiten sua dagoenaren seinale. Askotan gure barruan ditugun su edo suteak identifikatzea edo izendatzea kosta egiten zaigu baina kea beti azaleratzen da. Gure barruko su ezberdinen keia dira kantuak eta, “Erregaia”-rekin, su txiki horiei egur gehiago botatzera gatoz”, azaldu dute.

Oinarri erritmiko indartsua duten kantuak dira, gitarren presentzia handiarekin batera. Rocka lantzen dute zentzu zabalean; kantuetan nabarmenak dira 90eko hamarkadako rock alternatiboaren ukituak eta baita pop, stoner, garage edo sikodelia zantzu batzuk ere.

Diskoaren grabaketa Iñigo Irazokiren Atala Estudioan (Bera) egin da 2021eko azaroa eta abendua bitartean. Grabaketa modu analogikoan egin da, 24 kanaleko zintazko grabagailu batekin. Lehenengo bi egunetan abesti guztien oinarriak grabatu ziren, lau taldekideak areto berean batera jotzen. Ondorengo egunetan, ahotsak, perkusioak eta gitarra-soloak gehitu ziren. Nahasketak ere Iñigo Irazokik egin ditu eta 2022ko urtarrilean Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa Azkarateko Mamia estudioan.

Hitzei dagokienez, hamarretik zortzi Anek idatzitakoak dira eta gainerako biak Jon Garmendia “Txuriya”k: “(H) ura gara” idazle hernaniarraren txio bat izan zen, eta “Lehengo udak hobeak ziren”, berriz, 2013ko udan Gara egunkarian argitaratutako iritzi- zutabe bat. “Lehengo udak hobeak zirela dio, gehiago gozatzen genuela. Baina bere buruari galdetzen dio ea une horretan horretaz konturatzen ote ginen edo orain konturatzen garen. Bitxia bada ere, beste zentzu bat hartu du. Orain pandemiaren erdian idatzitako hitzak dirudite”, dio Anek. Gainera, “(H)ura gara” kantuan, Aneren lehengusina Andrea Lopetegik (Ginger, Managaitz, Mor More) abestu du.

Diskoaren diseinua, berriz, Iñaki Landa Portugaleteko ilustratzailearena da. Bull Biain oñatiarraren argazkietatik abiatuta egin du diskoaren diseinua.

Bideoak

Ez zara zu: https://youtu.be/kiib9SjhOeA

Damua: https://youtu.be/UeM1aTxSQo8

Estekak

https://linktr.ee/keiataldea

Badok: https://www.badok.eus/euskal-musika/keia

Sare sozialak

https://m.facebook.com/keiataldea/

Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folfklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzenekoa.
Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskeintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua.

Badakigu historia irabazleek idazten dutela.
Kultura besteari lekua egitea bada, lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea da. Gure iruditegi kulturala, gure folklorearen berrirakurketa bat da proposatzen duguna.

**#mauriziakezdauinorhil** bada halako ahalduntze kolektibo bat elkarri lekua egin, lekua aitortu eta autoritatea hartze bat
orgia bat
akelarre bat festara gonbidatuen gure festa.

maurizia ez naiz ni, baina ni ere banaiz ez zara zu, baina zu ere bazara **#maurizia** gu gara.

Bideoa: https://youtu.be/Fqk4C6HP4og

Abesbatza-musikaren zabalkundea lortu nahi dute. Helburu hori lortzeko, aldizkako entseguak, kontzertuak, musika trukaketak antolatzen dituzte.

Bideoa

https://youtu.be/Ptm6FYy7OaQ

Biografia

MURGI taldeak (Tristtan Mourguy, Cédric Lépine eta Greg Juvin) bere bosgarren diska plazaratu berri du. Nahiz eta eszenatokiaren gainean hirukote moduan agertu, diskoan hainbat kolaborazio izan dira : Odei Barroso, Jurgi Ekiza, Pelax eta Petti.

Rock ilun eta gordin batekin gaurko gaiak jorratzen dituzte : pandemiaren kudeaketa, datu-baseen erabilera, pantailen adikzioa, etorkinen egoera besteak beste.

Disko berriaz

Jitoan izenekoa, 9 kanta, autoekoizpena bainan Ipar Orratzaren zigiluarekin bandcamp amankomunean sartzeko.

Disko honek hasieratik entzuleari proposatzen dio bere gailu elektronikoak deskonektatzea eta entzundako guztia ezabatzea , barneko instinktoa eta ahotsa entzutea eraso guzti horien askatzeko nahian.

Estekak

https://www.instagram.com/murgi_tristtan/  (teaser delakoak ikusgai)

https://www.facebook.com/murgi.jitoan/

Biografia

NEONA, 2021ean sortutako musika taldea da. Izen berriarekin badatoz ere, NEONA ez da talde berri bat, NATALI taldetik eratorritako taldea baizik.

NATALI, 2017an sortutako proiektua da. Natali Izagirre eta Ixak Arruti elkarlanean aritu ondoren, taldea osatu eta 2019an Garate Estudioan grabatu eta ekoitzitako diska kaleratu zuten “Garena” izenpean.

Ordutik kontzertuak ematen eta diska berri batean lanean ibili dira Gorka Mendizabal, Andres Insua, Oihana Rodriguez, Ixak Arruti eta Natali Izagirre. Taldearen izaera aldaketarekin bat, izena aldatzea beharrezkotzat hartu du taldeak eta beraz, eraberrituta datoz NEONA izenpean.

Lehenengo diskako estilo ugariak jorratzen jarraitzeaz gain, kantu dantzagarriagoak egiten dabil taldea: pop, rock, funky eta beste hainbat estilo entzun ditzakezue beraien sormen lanetan. Ez dute inor hotz utziko.

Disko berriaz

Mundu berri bat 2022ko martxoaren 23an kaleratuko da. NEONA taldearen lehen diska izango da, bederatzi kantuz osatua.

Errealitatetik ihes egiteko modua edo bidea izan da diska hau eta entzuleengan eragin berdina izatea du helburu. Bizitzea egokitu zaizkigun egoera zailetatik at mundu berri bat sortu eta bertan gure barrura begira nahi dugun hori irudikatu. Orain arteko bideari erreparatu eta helmuga berriak zehaztu, gure bizitzan beharrezko ez ditugun eta min egiten diguten gauzak baztertu… horren inguruan aritu gara diska honetan.

Musikari dagokionez, ohikoak diren moldeetatik atera eta estilo ezberdinak esperimentatuz osatu ditugu diskako kantuak: rock, pop, funcky, elektronika kutsuak…

Itxi begiak, jarri musika, gozatu eta prestatu barne bidaian murgiltzeko. Ziur gaude zuri ere mundu berri bat irudikatzen lagunduko dizula.

Bideoa

Nire geltokia: https://youtu.be/mJYXhpdpGcg

Sare sozialak

Instagram: https://www.instagram.com/neona.band/

Facebook: https://m.facebook.com/neona.band/

Youtube: https://youtube.com/channel/UCKNPPY9vu7gSZMVC32ldl7g

Biografia

Odolaren Mintzoa, 2008. urtean Usurbilen sorturiko rock taldea da, Jokin Irastortzak (bateria), Joanes Txuekak (baxua eta koroak), Beñat Txuekak (kitarra) eta Luken Arkarazok (kitarra eta ahotsa) osatua. Odolaren Mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoitzia, 2017) lanen ondotik dakarte Hauskor, ibilbide luzeko laukote gaztearen 3. lan luzea da.

Disko berriaz

Hauskor zazpi piezaz osaturiko lan kontzeptuala da. Diskoaren
kontzeptua hauskortasunaren bueltan egituraturik dago, eta hitzek berebiziko garrantzia hartzen dute ideia horren proiekzioan. Hauskor diskoko letrek norbanako zein kolektibo bezala ditugun pitzadurak aztertu eta doinuen dantzan jaurti tzen dizkigute: bizibide
itxia, edertasun eredua, gizontasuna, maitasun toxikoak, prekaritatea, geroarekiko ditugun aurreikuspen idealizatuak… pertsonok eta gizarteak proiektatu nahi dugun isla perfektua zalantzan jartzen duten adierazleak.Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, berritasun musikal eta estetiko nabar men bat proposatzen digute. Ez dira alferrik igaro 13 urte taldea sortu zenetik.

Su txikian egikaritu da Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren gidaritzapean findu diren 8 kanta biltzen ditu. Proiektu honetan bada gonbidaturik, Ixak Arruti (Mendeku Itxua, Izerberg, Neona, La Regadera…) gitarra-jotzailearen pun teo zorrotza, Serge (Eraso, Serge…) artistaren ahots indartsua edo Kaki Arkarazo beraren kolaborazioa Azkenak abestian.

Sare Sozialak

Instagram: odolaren.mintzoa

Facebook: OdolarenMintzoaTaldea

Bideoak

Azkenak: https://youtu.be/4-HyZ6YJwEM

Azken hondartza: https://youtu.be/m-rHEX_HeH4

2004an bere lehenengo liburua argitaratu zuen, Birika zatiak poesia liburua hain zuzen. Gaur egun, Azpeitiako Uztarria aldizkarian kolaboratzen du, batez ere iritzi artikuluetan. Gaur egun Azkoitian bizi da.

LANAK

Poesia

  • Birika zatiak (2004, Susa)
  • Gulliverren lokarriak (2009, Elkar)
  • Urtu aurretik ( 2022, Susa )

Itzulpenak

  • Munduko poesia kaierak: Seamus Heaney (Susa, 2017). Poemen antologia bat.

Biografia

  • Jotakie, Urolan pop ( 2006, Paper Hotsak)

Zer da Sormene

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

  • Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
  • Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
  • Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
  • Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
  • Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.


Sormene
proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Zer da Sormene

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

  • Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
  • Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
  • Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
  • Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
  • Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.


Sormene
proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Zer da Sormene

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

  • Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
  • Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
  • Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
  • Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
  • Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.


Sormene
proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Antolatzailea

Bidelagunak

Babesleak

Sarean

Sormene baita ere: