Saltar al contenido

2024ko Udaberriko Edizioa

2024ko maiatzaren 16tik 19ra ospatuko da

Egitaraua

Sarrerak doan gonbidapenarekin

  • TKEko txarteldegian: ekitaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago.
  • Euskara Zerbitzuan (Torrezabal Kultur Etxeko 2. solairuan) azaroaren 4tik aurrera, astelehenetik ostiralera (8:00-15:00), eta azaroaren 7an baita arratsaldez ere (17:00-19:30).
  • Tel. 944 01 05 40 (e-posta: hezkuntza-euskara@galdakao.eus)

Sortzaileak

SHAKTI OLAIZOLA
1987, Bilbo

ARATXO ANGULO
1979, Barakaldo
Aktore, pailazo eta inprobisatzailea
 

ALFONSO MEDINA
1981. Aktore eta irakaslea

NEREA LARRAZABAL ALVAREZ
1990
Kreatiba Antzerki Eskolako sortzailea.
Antzerki irakasle, aktore eta zuzendaria
 

BEÑAT ARMENTIA ARRIANDIAGA
Galdakao, 1998
Irakaslea eta musikaria

 

NAROA LARRIBA
1991. Barakaldo
Musikaria eta musika irakaslea

KARLOS ARETXABALETA «TXAPEL»
1990. Kigali, Ruanda
Idazlea eta irakaslea
Galdakao
 

MARIJOSE BAYON
1985
Dantzaria, koreografoa, sortzailea
 

 

GARAZI ARRESE
1992 Gernika-Galdakao
Dantzaria, koreografoa eta irakaslea.
 

 

IONE IBARRETXE
2004. Galdakao
Abeslaria

GAIZKA CHAMIZO
1987 Galdakao
Aktore, klown eta ipuinkontalaria
 

 

GAIZKA CHAMIZO
1987 Galdakao
Aktore, klown eta ipuinkontalaria
 

 

Josune Aramendi

12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. Harrezkero, besteak beste, honakoetan kantatu du: urtero antolatzen den Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxeko urtarrileko saioan eta Bizkaiko Taldekakoan Akerbeltzen antxumak taldearekin. 2018an parte hartu zuen lehenengo bider Bizkaiko Txapelketan. ( iturria: bertsozale.eus ).

Paula Amilburu Izargarai
Aramaio, 1994

 

Arabar bertsolaria da. Filologia hispanikoa ikasi zuen eta Institutuko irakaslea da lanbidez. 2005ean hasi zen Aramaioko bertso eskolan eta 2012an Arabako eskolarteko txapelduna izan zen. Aurreko urtean bigarren egina zuen. 2021. urtean Señora sariketako finalera sartu zen eta 2022an ere Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da aurreneko aldiz.

Bertxoko irratsaioaren esataria ere izan zen.

Zinbulu kolektiboa (dantza bertikala)
Naia Negredo
Irune Uriarte

Zinbulu Kolektiboa dantza bertikaleko elkarte bat da, eta gaur egun esperientzia eta
diziplina desberdinak dituzten 6 dantzari biltzen ditu. Guztiok egin dugu lan Euskal
Herriko dantza bertikaleko proiektu aitzindari batzuetan, bai sortzaile gisa, bai
interprete gisa.

 

 

Geure burua aurkeztuko dugu; Araitz eta Nagore gara, eta aspaldi jarri ditugu
Galdakaoko haur, gazte eta helduak dantzan.

Nagorek 2007tik eta Araitzek 2017tik aurretiaz Pilar Leiva eta Miracle Dance dantza eskola mugiarazi ditugu herritarren gorputzak musika erritmo ezberdinak eramanda, eta orain gure ametsa errealitatera ekarriko dugu kultura, herria eta dantza batuarazi nahi duen Dantza Eskola eta Elkarte Kulturala eratuz: Taupadak Dantza eskola eta Taupadak Kultura elkartea.

 


Apirilaren 29ko emanaldian honako galdakoztar sortzaileek hartuko dute parte:

Aroa Echevarria
Ainhize Panzo
Eider Arregi
Maitane Molina
Paule Lara
Irene Arenas
Janire Martija
Ane Sanchez
Ainhoa Basterra
Maialen Bordegarai
Encarni Martinez
Laura Valiente
Sonia Valiente
Katixa Larrazabal
Vanessa Sanz
Nerea Garcia
Oihane Garcia
Araitz Quevedo
Nagore Arbaiza

Bideoa: https://www.instagram.com/tv/CimZ2puryKh/?igshid=YmMyMTA2M2Y=

Elene – abeslaria
Aner – gitarrista
Asier – bateria
Aitor – baxua
 

Elenek, Asierrek eta Anerrek betidanik ezagutu dugu elkar. Musika Eskolan tadetxo bat egin genuen «Josebounder» irakaslearekin eta denbora gutxira Aitor ezagutu genuen. Galdakaoko jaietan jotzeko aukera ikusita, taldea gauzatu genuen. Hortik aurrera, Bizkaitik hainbat kontzertu jo ditugu eta gure musika konposatzeko eta grabatzekl gogo handiak ditugu aurten.

 

Aitzol Zamalloa
Galdakao, 2000

Argazkilaria
Andra Mari Dantza Taldeko dantzaria

Xabi Ealo
Galdakao, 1999

Kazetaria

 

FANI  ( Donosti)

Donostiako ekialdetik ateratako musika sortzailea, hamar urte inguruan darama erritmoei hitzak eransten eta musika elkarbanatzen Nizuri Tazuneriko partaide moduan. Estilo eta genero desberdinen influentziaz baliatuta, EHko eraberritze prozesuan parte hartzen duen emakumea.

 

Instagram: https://www.instagram.com/east_donosti/

Bideoa, 2 – JAPAIERA – Nizuri Tazuneri – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=iQQSq8ELcjY

Bideoa, Nizuri Tazuneri – Umiltasuna – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=YlMBPxYC9xM

La Basu
(Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a)

(benetako izena Elena Caballero Villanueva) Etxebarriko rap abeslaria da.Txikitatik hartu zien bonbo kutxa eta errimen arteari afizioa. 1990eko hamarkadan hasi zen rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian zegoen emakume bakarretako bat zen eta 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana.2001 urtean #k maketa kaleratu zuen, baina, osasun arazoen erruz 2002an eskenatokiak utzi behar izan zituen.

2013an itzuli zen Remixes maxiarekin eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen.Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, «Trakamatraka» abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da. Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an. ( iturria: Euskarazko wikipedia ).


Spotify – La Basu: https://open.spotify.com/artist/3CLb7TiGhoimqfCZVQhjt3
La Basu (@la_basu_) • Instagram: https://www.instagram.com/la_basu_/?
La Basu – Sorginak – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=yJhwkw8BsGo

 

Herbass & M ARTA ( Bermeo)

2 emakume sortzaileon talde bat da.
Urte batzuk rapeatzen egon eta gero 2020an proiektu berri hau sortu dute elkarrekin.

Trapa, dancehalla, elektronika egiten dute rapan beti oinarritutak, esentzia galdu gabe.

Instagram: https://www.instagram.com/herbassmarta/

Bideoa (HERBASS & M ARTA – DENPORIE MARTXAN): https://www.youtube.com/watch?v=UlQSEQXoqUQ

Oihana Antzezlana

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Divenire Dantza

Dantza Urbanoa, klasikoa eta garaikideko eskola, Marijose Bayonek eta Garazi Arresek zuzendua: dantzari eta koreografo profesionalak. Dantza eskolak adin eta maila guztietako irakaskuntza konbinatzen du proposamen artistikoekin, emanaldiekin, ekitaldiekin, ikastaro trinkoekin

Bere egitekoa kultura zabaldu eta sustatzea da, batez ere dantza Galdakao herrian eta inguruetan.

 

SORMENEKO ABESTIA, sormen lehiaketa

Udaberriko Sormene maiatzaren 16tik 18ra izango da eta lehiaketa deitu du bere doinua izango den kanta aukeratzeko.

Apirilaren 8tik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal dira grabaketak eta lehiaketa maiatzaren 17an izango da Basoa tabernan.

Maiatzean Sormene, sortzaileen Galdakaoko plazaren edizio berria izango da. Programa itxi gabe dago gaur egun, baina ekimen berri bat iragarri dute jadanik: Aurtengo Sormeneren doinua izango den kanta aukeratzeko lehiaketa.

Kantak Sormeneren izaera transmititu behar du, zer den eta herritarrontzat duen balioa; euskal sortzaileen lana sustatzea eta erakustea jomugan duenez, kanta euskaraz izan behar da, edozein estilotakoa eta 2-3 minutu bitarteko iraupena izan behar du.

Galdakaoko musikariek edo partaideen artean galdakoztarrak dituzten taldeek aurkeztu ahal izango dituzte haien proposamenak, apirilaren 8tik maiatzaren 6ra.

Epaimahaiak aurre ebaluazio bat egiteko aukera izango du baina lehiaketa bera maiatzaren 17an izango da, Basoa tabernan, 21:00etatik aurrera. Aurkeztu diren artista guztiek zuzenean interpretatuko dute haien proposamena eta azken deliberazioa egin ondoren jakinaraziko du erabakia Galdakaoko artista profesionalek osatutako epaimahaiak.

Aukeratutako artistak abesti baten grabaketa profesionala jasoko du saritzat.

Interesatuek sormenegaldakao@gmail.com helbidera bidali beharko dute grabaketa edozein formatutan eta txostentxo bat honako informazioarekin: abestiaren letra idatzia, erabilitako instrumentuak eta zuzenekorako beharrizan teknikoak (mikroak, bozgorailuak, aulkiak, atrilak…). Helbide berean emango dira behar diren argibide gehiago eta Sormeneren ibilbidea ezagutzeko aukera dago, www.sormene.eus  webgunean.

Zer da Sormene

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

  • Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
  • Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
  • Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
  • Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
  • Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.


Sormene
proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Antolatzailea

Bidelagunak

Babesleak

Sormene ere, Doinuele sarearen kide da

doinuele-logoa

Sarean

Sormene baita ere: