2025eko Edizioa
2025eko urriaren 4tik 12ra ospatuko da

Azken edizioko edukiak
Urriak 11, larunbata
Urriaren 11ean Galdakaoko literatur-egileen emanaldia izan zen Gandasegiko Arkupeetan.
Garai eta gizarte likidoak gaiari idatzitakoak irakurri zituzten ordubeteko ekitaldian. Hona hemen Joanes Urkixo idazleak ondutako testua. Ane Legarreta eta Unai Gomezen laguntza izan zuen irakurraldian.
Karlos Aretxabaletak berak bakarrik irakurri zuen aurretik mimoz landutako testua. Garai eta gizarte likidoak idazle gaztearen begietatik.
Arkaitz Estiballesek bertsoz eta probokazio puntuz erantzun zion Sormenek jarritako gaiari. Errima berean idatzitako hamabi bertsoko sorta duzue: “zeozer oso gaizki egiten dugun seinale!”.
Irati Bediaga atzerrian da eta audioz jaso genuen bere ekarpena.
Gozatu!
Joxi Basterretxeak SantaKurtz egunean kokatu gintuen bere ekarpenean: “Gizartea, Botilan”
Libe Goitiaren testua bi familiakidek irakurri zuten, Larraitzek eta Ainarak, biolina lagun.
Egitaraua
Larunbata
18:00etan, Torrezabalen
Semaforoa
Haurrentzako ikuskizuna. LOGELA MULTIMEDIA.
Sarrerak Torrezabal Kultur Etxean.
Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen multimedia antzezlana. Enekok ez die kasurik egiten semaforoei…Dena nahi du, ez du itxaroten. Ezezagun batek, Ametsek, bizitza lasai hartzea eta gehiago jolastea iradokitzen dio, baina berak ez dio entzuten. Semaforoa gorriz gurutzatzen duen arte, argi erraldoi batek ia mundu oniriko batean erorarazten du. Bertan, semaforoko pertsonaiek bizia hartzen dute eta abentura bat proposatzen diote. Enekok erabaki bharko du: beti bezala jarraitu edo izaki bitxi hauei entzun.
Asteartea
19:30etan, Gandasegiko Arkupetan
Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa. MAIALEN LUJANBIO
Sarrera doan.
r r
/r/ hots zehazgabea garai zehazgabeetarako.
/r/ soinu dardarkaria garai dardaratuetarako.
rr, hitzen performantzea da.
Hotsak, letrak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak… Hizkuntza erregistro desberdinetan
eta modu plastikoan maneiatzen duen emanaldia. Soinu pregrabatuek, proiekzioek eta
zuzeneko ahotsak interakzioan osatzen dutena.
Garaiko gaiez dihardu oro har, modu zabal eta poetikoan, eta bertsio desberdinetan
mutatzen da.
Maialen Lujanbioren eztarritik.
Asteazkena
18:00-20:00 artean, Urretako topagunean
Tailer partehartzailea gazteentzat: musika elektronikoa
15-18 urte arteko gazteentzat 2 orduko tailerra. DANTZ KOLEKTIBOA.
Izen ematea: sormene@gmail.com
Musika elektronikoa entzuten dute barra-barra gazteek. Baina nola sortzen da musika elektronikoa? Zer behar dut horretarako? Dantz kolektiboak, hezkuntza eta musika-prestakuntzako akademiak, eskainiko du saioa Indarra topagunean, urreta auzoko gazteen bilgunean. Bi orduko saioa izango da, eta Topaguneetako ikasle ez direnek sormene@gmail.com helbidean eman dezakete izena.
Osteguna
11:30etan, Torrezabalen
Exodusen euskarazko opera esperimentalaren sortze prozesuaz
Musika sorkuntza eta zuzeneko musika: JON SÁENZ. Libretoa: HEGOA ÁLVAREZ.
Musika zuzendaritza: ANE LEGARRETA.
DBHko ikasleei zuzendua.
EXODUS opera pasa den urtean estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian. Euskarazko ahapaldiak dituen lehen opera izan zen eta iraganeko akatsek suntsitutako gizatasuna erakusten du opera esperimentalak. “Beheratuak” deituriko pertsona gaitzetsi eta erbestaratu talde bat du ardatz: izaki ahaztuak dira, desohoratuak, penitentzia bete behar dutenak, eta aldean daramate lotsa, gainetik ezin kendu. Sakrifizioa eta kontrola dira bizirauteko duten salbazio bide bakarra.
Galdakaoko DBHko ikasleei aurkeztuko zaie Exodusen sorrera prozesua. Horretarako bertan izango dira Jon Saenz, Hegoa Alvarez eta Ane Legarreta.
Ostirala
20:00etan, Torrezabalen
La Sala dantza konpainiak 10 urte.
Sarrera salmenta Torrezabal Kultur Etxean.
Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko LASALA konpainiak 10 urte beteko ditu. XXI. mendeko koreografo baten garaikidetasunaren ikuspegiaren bitartez, koreografia-hizkuntza sendoa lortu du ibilian. 10 urteko bidearen piezarik enblematikoenez gozatuko dugu.
Larunbata
12:30ean, Gandasegiko Arkupeetan
Gizarte eta garai likidoa galdakaoko literatura idazleen begietatik
Askotariko errezitaldia.
Idazleak: IRATI BEDIAGA, JOSI BASTERRETXEA, LIBE GOITIA, JOANES URKIXO, KARLOS ARETXABALETA ETA ARKAITZ ESTIBALLES. Musika eta kantua: SANDRA FERNANDEZ
Sarrera doan.
Leidu literatura taldeak herriko literatur idazleei egin die gonbidapena ekitaldi bakarrean testuak uztartzeko. Garai eta gizarte likidoari idatzitakoak ahots gora irakurriko dituzte Irati Bediagak, Josi Basterretxeak, Libe Goitiak, Joanes Urkixok, Karlos Aretxabaletak eta Arkaitz Estiballesek. Bizi dugun egoerari tenperatura hartzeko balioko al digu herriko literatur egileen ekarpenak?
Igandea
19:30etan, Torrezabalen
Karmele pelikularen estreinaldia eta mahaingurua
Zuzendaria: ASIER ALTUNA.
Sarrerak Torrezabal Kultur Etxean.
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Sortzaileak

Instagram: www.instagram.com/
Facebook: www.facebook.com/shakti.











Josune Aramendi
12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. Harrezkero, besteak beste, honakoetan kantatu du: urtero antolatzen den Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxeko urtarrileko saioan eta Bizkaiko Taldekakoan Akerbeltzen antxumak taldearekin. 2018an parte hartu zuen lehenengo bider Bizkaiko Txapelketan. ( iturria: bertsozale.eus ).

Paula Amilburu Izargarai
Aramaio, 1994
Arabar bertsolaria da. Filologia hispanikoa ikasi zuen eta Institutuko irakaslea da lanbidez. 2005ean hasi zen Aramaioko bertso eskolan eta 2012an Arabako eskolarteko txapelduna izan zen. Aurreko urtean bigarren egina zuen. 2021. urtean Señora sariketako finalera sartu zen eta 2022an ere Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da aurreneko aldiz.
Bertxoko irratsaioaren esataria ere izan zen.

Zinbulu kolektiboa (dantza bertikala)
Naia Negredo
Irune Uriarte
Zinbulu Kolektiboa dantza bertikaleko elkarte bat da, eta gaur egun esperientzia eta
diziplina desberdinak dituzten 6 dantzari biltzen ditu. Guztiok egin dugu lan Euskal
Herriko dantza bertikaleko proiektu aitzindari batzuetan, bai sortzaile gisa, bai
interprete gisa.

Geure burua aurkeztuko dugu; Araitz eta Nagore gara, eta aspaldi jarri ditugu
Galdakaoko haur, gazte eta helduak dantzan.
Nagorek 2007tik eta Araitzek 2017tik aurretiaz Pilar Leiva eta Miracle Dance dantza eskola mugiarazi ditugu herritarren gorputzak musika erritmo ezberdinak eramanda, eta orain gure ametsa errealitatera ekarriko dugu kultura, herria eta dantza batuarazi nahi duen Dantza Eskola eta Elkarte Kulturala eratuz: Taupadak Dantza eskola eta Taupadak Kultura elkartea.
Apirilaren 29ko emanaldian honako galdakoztar sortzaileek hartuko dute parte:
Aroa Echevarria
Ainhize Panzo
Eider Arregi
Maitane Molina
Paule Lara
Irene Arenas
Janire Martija
Ane Sanchez
Ainhoa Basterra
Maialen Bordegarai
Encarni Martinez
Laura Valiente
Sonia Valiente
Katixa Larrazabal
Vanessa Sanz
Nerea Garcia
Oihane Garcia
Araitz Quevedo
Nagore Arbaiza
Bideoa: https://www.instagram.com/tv/CimZ2puryKh/?igshid=YmMyMTA2M2Y=

Elenek, Asierrek eta Anerrek betidanik ezagutu dugu elkar. Musika Eskolan tadetxo bat egin genuen «Josebounder» irakaslearekin eta denbora gutxira Aitor ezagutu genuen. Galdakaoko jaietan jotzeko aukera ikusita, taldea gauzatu genuen. Hortik aurrera, Bizkaitik hainbat kontzertu jo ditugu eta gure musika konposatzeko eta grabatzekl gogo handiak ditugu aurten.

Aitzol Zamalloa
Galdakao, 2000
Argazkilaria
Andra Mari Dantza Taldeko dantzaria
Xabi Ealo
Galdakao, 1999
Kazetaria

FANI ( Donosti)
Donostiako ekialdetik ateratako musika sortzailea, hamar urte inguruan darama erritmoei hitzak eransten eta musika elkarbanatzen Nizuri Tazuneriko partaide moduan. Estilo eta genero desberdinen influentziaz baliatuta, EHko eraberritze prozesuan parte hartzen duen emakumea.
Instagram: https://www.instagram.com/east_donosti/
Bideoa, 2 – JAPAIERA – Nizuri Tazuneri – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=iQQSq8ELcjY
Bideoa, Nizuri Tazuneri – Umiltasuna – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=YlMBPxYC9xM

La Basu
(Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a)
(benetako izena Elena Caballero Villanueva) Etxebarriko rap abeslaria da.Txikitatik hartu zien bonbo kutxa eta errimen arteari afizioa. 1990eko hamarkadan hasi zen rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian zegoen emakume bakarretako bat zen eta 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana.2001 urtean #k maketa kaleratu zuen, baina, osasun arazoen erruz 2002an eskenatokiak utzi behar izan zituen.
2013an itzuli zen Remixes maxiarekin eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen.Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, «Trakamatraka» abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da. Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an. ( iturria: Euskarazko wikipedia ).
Spotify – La Basu: https://open.spotify.com/artist/3CLb7TiGhoimqfCZVQhjt3
La Basu (@la_basu_) • Instagram: https://www.instagram.com/la_basu_/?
La Basu – Sorginak – YouTube: https://www.youtube.com/watch?v=yJhwkw8BsGo

Herbass & M ARTA ( Bermeo)
2 emakume sortzaileon talde bat da.
Urte batzuk rapeatzen egon eta gero 2020an proiektu berri hau sortu dute elkarrekin.
Trapa, dancehalla, elektronika egiten dute rapan beti oinarritutak, esentzia galdu gabe.
Instagram: https://www.instagram.com/herbassmarta/
Bideoa (HERBASS & M ARTA – DENPORIE MARTXAN): https://www.youtube.com/watch?v=UlQSEQXoqUQ

Oihana Antzezlana
Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Divenire Dantza
Dantza Urbanoa, klasikoa eta garaikideko eskola, Marijose Bayonek eta Garazi Arresek zuzendua: dantzari eta koreografo profesionalak. Dantza eskolak adin eta maila guztietako irakaskuntza konbinatzen du proposamen artistikoekin, emanaldiekin, ekitaldiekin, ikastaro trinkoekin
Bere egitekoa kultura zabaldu eta sustatzea da, batez ere dantza Galdakao herrian eta inguruetan.
Ezegonkortasun garaian kulturak egindako ekarpena balioan jartzea da udazkeneko Sormeneren helburua, euskarazko sorkuntzan ez-ohikoagoak diren genero eta publiko-sektoreetan eragiteko prestatu dira zazpi ekitaldi urriaren 4tik 12ra bitartean.
Zortzigarren edizioa du Sormenek eta lau lan ildo jorratzen ditu 2020. urtean sortu zenetik: Sormena, Plazak, Komunikazioa eta Transmisioa. Azken edizioetan transmisioan jarri da begia, Galdakaoko eta Euskal Herriko eragileengan kezka zabaldua delako. Euskal Kultura belaunaldi berriei zabaltzeko lanetan jarraituko dute, baina Sormena bideratzeko genero berriagoak txertatu dira aurtengo edizioan, besteak beste, musika elektronikoko klaseak eta opera baten sorkuntza prozesuaren inguruko aitorpenak txertatu dituzte, sorkuntzan eragiteaz gain publiko berrietara iristeko moduen bila.
Termino konkretua baina gai zabala
Aipatutakoez gain antzerkia, hitza oinarri duten askotariko ikuskizunak, zinea, dantza eta herriko literaturgileen testu txatalekin osatutako emanaldia dakartza udazkeneko sormenek. Garai eta gizarte likidoak izena hartu du aurtengo edizioak, ziurgabetasun garaiari zuzendutako sorkuntza bultzatu eta gonbidatu nahi izan du Galdakaoko Udalak. Azpigai edo helduleku ezberdinak izango ditu garai eta gizarte likidoak: erreferente sendoak izan direnen galera, gizartean egoteko eta militatzeko modu berriak, harreman iraunkorrak eraikitzeko zailtasunak, estresa eta antsietatea, segurtasun eza, kontsumoa ihesbide gisa… gai zabalak askotariko erantzunak dituzten galderak harilkatuko dituzte zazpi ikuskizunetan.
Urriaren 11n, eguerdian, herriko literaturgileek emanaldia eskainiko dute Gandasegiko arkupeetan Sandra Fernandez musikaria ondoan dutela. Leidu irakurle taldeak gonbidatuta Irati Bediaga, Josi Basterretxea, Libre Goitia, Joanes Urkixo, Karlos Aretxabaleta eta Arkaitz Estiballesek garai eta gizarte likidoari idatzitakoak irakurriko dituzte, denborarekin mimoz ondutako ekitaldian. Herriko sortzaileez gain euskal herrian ezagunak diren izenak ere Galdakaon izango dira: urriaren 7an Maialen Lujanbiok rr_6_erre(AH)ala emanaldia eskainiko du. “Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa” da, aurkezpen txostenean dioen moduan “hots zehazgabea garai zehazgabeetarako eta soinu dardarkaria garai dardaratuetarako”. Horrez gain, urriaren 12an Karmele pelikula emango da Torrezabalen, Asier Altuna zuzendaria pelikulak berak aurkeztuko du Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu eta urrian zinemetan izango den ikus-entzunezkoa. 1937. urtean kokatutako film honetan Karmeleren familia Frantzian erbesteratu da eta euskal kultura sustatzeko erbestetik lanean ari den enbaxadan hasiko da lanean, eta bertan ezagutuko du Txomin tronpeta jole profesionala. Tamalez, gaur egun ere ez zaigu ez ohikoa egiten gerra, baina euskaldunek eta euskal sortzaileek gerra kontextuan bizi zituztenak eta sormenak izan zuen funtzioa ekarri ditu Sormenek garai eta gizarte likidoak titulupera.
Denak ez dira, ordea, helduei bideratutako proposamenak izango. Sormeneri hasiera emateko haurrei zuzendutako Semaforoa emankizuna izango da Logela Multimedia konpainiaren eskutik, arratsaldeko 18:00ean Torrezabal Kultur Etxean. Urriaren 9an leku berean izango da Exodus operaren sortzaileen arteko elkarrizketa: euskarazko ahapaldiak dituen lehen opera esperimentala da Exodus eta DBHko 3. Eta 4. Mailako ikasleei sortze prozesuaren motibazioak eta zailtasunak azalduko dizkiete Jon Saenz konpositoreak, Hegoa Alvarez idazleak eta Ane Legarreta zuzendari galdakoztarrak. Azalpenez gain musika eta ikus-entzunezkoen emanaldiak tartekatuko dira. Elektronikoak pisu handia du Jon Saenzek Exoduserako egindako musikan eta Galdakaoko gazteek genero musikal horretara gerturatzeko tailer praktikoa izango dute, bezperan, Urretako ludotekan. Dantz kolektiboak 2 orduko tailerra eskainiko die aurrez izena ematen duten gazteei.
Ikasturte hasieran gertatu da Sormeneren edizio berria. Maiatzean izango da hurrengoa, baina bitartean Sormenek zer landua uztea nahi du Galdakaoko Udalak. Horretarako, emanaldi bakoitzaren ondotik galdakaoko kultur zaleen iritziak eta inpresioak konpartituko dira. www.sormene.eus atarian zintzilikatu da egitarau osoa eta emanaldi bakoitzaren ostekoak.
Zer da Sormene
Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.
Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…
Bost helburu nagusi hauek ditu:
- Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
- Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
- Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
- Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
- Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.
Sormene proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.
Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.
Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.
Bi plaza ditu Sormenek:
Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.
Plaza birtuala: sormene.eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.
Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.
Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:
- Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
- Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
- Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
- Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…
Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.
Kontaktua
Antolatzailea

Bidelagunak


Babesleak







